Donostia

Ezagutzarik inportanteena

2024ko maiatzaren 12a
05:00
Entzun

Metodo induktiboa erabiliz ohartzen gara ezinezkoa dela ezagutza unibertsala, mundu materiala igarotzea delako. Kosmos material hau bere funtsean ezezaguna zaigu. Asko bada ere estudiatu daitekeena, eta aurreratu, infinituraino potentzian, ez ostera aktoan. Baina hemendik hain zuzen ere jakin ahal dezakegu misterio bat, zeina baita ezagutzarik inportanteena.

Kantek galdera bat egin zuen: posible al dira juizio sintetikoak a priori?, eta Jesus aintzat hartu gabe ezinezkoak zirela ondorioztatu zuen. Baina Jesus eta bere mirariak —inportanteena heriotza eta berpiztea dela— aintzat hartu izan balitu orduan posible badira, Jesusendako bakarrik, hori ere egia da, juizio sintetikoak a priori. Eta horiek ikertuz iristen gara jakitera Jesusek a priori dakiela, hau da, ezagutza unibertsala baduela, baina ez hori bakarrik, deliberatu ere egin dezake, ahala badu a priori erabakitzeko, eta historia aldatzeko.

Segi egiten dugu mirariei begira; a priori dakienez, igarotakoa ere ezagutzen du, beraz, bera da munduaren kreatzailea, eternoa eta ahalguztiduna, ez da kreaturarik irabaz diokeenik. Eta hori dibinitateari dagokio. Sokratesen intelektualismo moralaren garapen azkena ere ezagutza unibertsala da, santutasuna, baina ez gehiago. Misterio hori, Jesusena, da ezagutzarik inportanteena. Ziur maite gaituelako, argitasunarekin.

Frantziako Iraultzari begira Hegelek eta gero Marxek, bere ikasleak, mugimendu dialektikoa teorizatu zuten. Baina ezinezkoa bazaigu ezagutza unibertsala, dialektika potentzian soilik da posible. Dialektika aktoan soilik dibinitateari dagokio, eta guretzako tresna inportantea izan daiteke moral eta politikan aurreratzeko, baina ezinezkoa da bide horretatik Jesusen mezuan dagoena errealizatzea, hau da, deituak garela paradisurako. Beraz, ezagutzarik inportanteena guretzat Jesusen misterioa da, haren signoak ikertuz deskubritzen duguna.

Ezagutzarik inportanteena misterio sakratua da. Batzuetan gezurra dirudi, baina nire teorizazioaren arabera, da bide bakarra bizia edukitzeko mundualdi hau igaro eta gero. Eta egia hori gezurtatu ezina da, gorabeherak badaude ere gure intelektoan. Gure norabidea paradisua daiteke, zer egiten dugun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.