ZUZENDARIARI

Ezagutu Iruña-Veleiako grafito batzuk

SOS Iruña-Veleia.
2016ko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
XXI. mende honetan ere Inkisizioak Zientzia kondenatzen du: EHUk, Arabako Aldundiak eta Gasteizko Epaitegiak bahituta daukate Iruña-Veleian aurkitu zuten erromatarren garaiko altxor arkeologikoa, denbora hartako kristautasuna, mitologia, latina eta euskara bere baitan dituena. Baina aurkikuntzak bahitzea ez zaie nahikoa izan: aurkitzaileak kalumniatzen ere ausartu dira, grafitoak faltsutzea leporatuz eta jendaurrean kriminalizatuz, aztarnategitik botatzeko helburuarekin. Larunbatean da gertaera triste horren zortzigarren urteurrena.

Hedabideak erabili ditu bazterrak nahasteko, filtrazioak eginez eta falaziak zabalduz, nahiz eta ezin izan duten eskaini ahal izan grafitoak faltsuak diren inolako frogarik. Horren erakusgarria da 2009an jarri zuela Aldundiak Eliseo Gil zuzendariaren aurkako kereila eta, zazpi urte eta erdi igaro arren, epaitegiak ez duela haren kontra akusaziorik egin. Ez dago frogarik, baina ez dute auzia artxibatu nahi.

Inkisizioa aurretik doa oraingoz, baina ustezko abantaila ez da benetakoa, herritarrok injustiziaren aurka jaiki eta Inkisizioa garaitu dezakegulako. Auziaz informatzeko eta zalantzak argitzeko, ostegunero izaten gaituzu arratsaldeko 20:00etan Aldundiaren aurrean egiten den elkarretaratzean. Zientzia izan dadila Justizia egingo duena, hori da gure eskabidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.