Memoriaren egunean Lehendakariak ahots ozenez denon buruan itsatsi nahi izan zuen adierazpena, hedabideekerruz errepikatu zutena, niretzako hobeto legoke pluralean izanbalitz, «ez ziren bidezkoak», zeren pluralak izan dira kaltegileak, pluralak biktimak. Hitzek esanahi ezberdina dute erabilera eta testuinguruaren arabera, eta kasu honetan, singularrak adierazpen zehatza zuen. Nola ez zen adostu testua? Ez al dugu uste «biktima denak» berdin aitortu behar ditugula?
Jakina da gaizkileak anitzak izan direla. Lehendakariak batzuk izendatu ditu: ETA, [zeina hartu zuen estuen], jihadismoa, GAL, BVE. Ez dakit abusu polizialak aitatu zituen, nahiz eta horien biktima batzuk bertan egon. Jardunaldian, EH Bildurenaz aparte, absentzia asko nabari dira: 1) Francoren kolpe militarraren aipurik ez, milaka biktima eragin arren. 2) Berdin 40 urteko diktadurari buruz, errepresio absolutua izan bazen ere. 3) Eguneroko presoen sakabanaketa egoeraz eta egoerazitalaz ere isiltasuna, nahiz eta Xabier Reyren heriotza eragin. 4) Herritar memoriazale elkarteen absentzia nabarmena. 5) Eguneroko ogia izan den torturari buruz ere deus ez, eta jarrai nezake.
Indautxuko Plaza, ospakizunaren eszena tokitik karrika batera, izen bereko polizia etxe bat dago. Jakingo al du, noski, Jaurlaritzak hango bulego eta sotoetan eman diren ehunka torturen berri? Erabateko inpunitatea gozatu du gaurdaino komisariak; ez du jasan inolako ikerketarik. Bizkaitarrei pasaporteak eta nortasun-agiriak banatzeko esklusiba mantentzen dute, ezer gertatu ez balitz bezala. Argentinan, berriz, antzeko tortura-zentroak itxi eta Memoria eta Giza Eskubideen Gune bihurtuak izan dira, Armadako Eskola Mekanika, adibidez.
Estatuak eta erakundeek noiz aitortu behar dute beren hainbat jokabide maltzur, bidezkoak ez zirenak, terrorismo hutsa baino? Aldi berean darabiltzazue memoria eta memoria-eza. Ez da bidezkoa!
ZUZENDARIARI
«Ez zen bidezkoa»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu