Zuzendariari

Ez duzue irabazi, ezta irabaziko ere

2011ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Itziar Aizpuruaren martxoaren 9ko artikulua irakurri ondoren harriturik gelditu nintzen. Izenburua Irabazi dugu! zeukan idatzian gauza franko paratu zituen Itziarrek, baina deigarrietan deigarrienak hondarreko lerroetan daudela uste dut: «Irabazi dugu! zioen Telesforok. Eta esan beharra daukat gaur inoiz baino hobeto ulertzen dudala oihu hori. Izan ere, hogeita hamar urte geroago arrazoi handiagoz esan dezakegu abertzaletasuna Euskal Herriaren independentziaren aldeko indar geldiezina dela. Beraz, prest bagaude estatuekiko konfrontazioan aurre egiteko, ez dago zalantzarik: irabazi dugu!».

Baina, zein planetatan bizi zara, Itziar? Zeinek du zer irabazi Euskal Herrian? Berorren independentzia eskuratu al duzue? Uste al duzue helburu hori benetan gero eta hurbilago daukazuela? Nik ikusten dudan bakarra zera da: euskal abertzaleek soilik daukazuela indarrik Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaiko iparraldeko eskualdeetan. Hortik landa, deus gutxi. Areago. Erranen dizuet ezen, Euskal Herria Espainiaren edo Frantziaren gisako estatu-nazio bilakatzea lortuko bazenute —horixe duzue finean amets: bertzeen moduko estatu-nazio ziztrin bat—, ez ginatekeela gutxi erabaki horren aurka ondorio guziekin altxatuko ginatekeenok, nork bere ideiak defendatuz. Nik, erraterako, anabasa baliatuko nuke Enkarterriren sezesioa aldarrikatzeko, Lanestosatik Nerbioiraino, Enkarterri Euskal Herri horretatik zein Espainiatik bereizitako hiri-estatu bat, hain zuzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.