ZUZENDARIARI

Ez dute euskal herritarrek erabakitzen!

Urruña
2020ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Frantses amorratua eta ikastolen kontra egiteagatik ezaguna egin den Guy Poulou Ziburuko auzapezak «ez dute euskal herritarrek erabakitzen» adierazi zuen Ziburu Biziren galderaren ondotik.

Bere ahotik zaborra entzuteaz ohitua nintzen arren, oraingoan zoritxarrez arrazoi osoa eman behar diot. Biziki ongi azaldu baitu hitz gutxitan begi bistakoa dena: Ziburun bezala, Euskal Herri osoan ez dutela euskal herritarrek agintzen.

Espainiar eta frantziar estatuek dute agintzen Euskal Herrian. Eta ez gaitzatela engainatu: Hirigune Elkargoarekin edota autonomia estatutuarekin eskumen gutxi batzuk deszentralizatu dituzten arren, etsaiek agintzen segitzen dute. Oroitu bestela zer gertatu den osasun krisi garaian Katalunian eta Euskal Herrian... Espainiak eskumenak berreskuratu dituela... Edo orain dela urte batzuk euskal herritar batzuek Uztaritzen agindu nahi izan zutenean euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz... Frantziak nork agintzen duen oroitarazi zuela.

Euskal herritarrok erabaki ez dezagun, Frantziak okupazio poliziala, kulturaren ordezkapena eta bere sistema politikoa inposatzen dizkigu. Tradizio kolonialarekin segituz, frantses bilakatu nahi gaitu.

Horretarako, Korsikan edo Kanakian bezala, populazio mugimenduak bultzatzen ditu, nazio zapalduko herritarrak gutxiengo bilakaraziz. Gaindegiak 2013an jadanik ohartarazi zuen XILABAko biztanleen %42a ez zela bertan sortu, Miarritze (%61), Angelu (%51) eta Baionako (%51) datuak adierazgarriak direlarik. Denak frantsesak ez diren arren, etorritakoen %75 osatzen dute, eta bistan da horrek eragina duela nazio kontzientzian.

Zorionez, etortzen direnetako batzuk berehala ulertzen dute bizi dugun egoera, eta, euskara ikasteaz gain, nazio askapen borrokan inplikatu direnak ere badira. Baina orokorrean ez da hala, ez dugulako horretarako indar eta medio nahikorik.

Frantziak asimilaziorako bitarteko guziak erabiltzen ditu, eta egoera larria da. 200 urtetik gora itxoin behar izan dugu gure lurraldea soilik modu sinbolikoan marraztua izateko. Eta ezin dugu beste horrenbeste denbora itxaron Frantziak karitatez emanen dizkigun ogi apurren zain.

Horregatik pozez hartzen ditut Urruñan hilabeteko lehen larunbatero 19:30ean independentzia lelopean eginen diren elgarretaratzeak. Eta bertan parte hartuko dut, denbora gure kontra baitoaeta argikialdarrikatu behar dugulako berezkoa zaiguna!

Ez dezatela erran, ez dezatela erraterik izanen Kantauriko hegian herri bat izan ez zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.