ZUZENDARIARI 

Ez dugu isolaturik bizi nahi

Errenteria.
2016ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako kartzela sistemak zigortu du Itziar Moreno bakartze ziegetara. Fresneseko lagunak gose greban daude. Espainiako eta Frantziako Sistema Linguistikoak zigortu du euskara (eta beste hizkuntza asko) subordinazioaren isolamendura.

Espainiako Gobernuak protesta egin du Otegik Europan hitz egin duelako, modu horretan independentismoa isolamendura kondenatuz.

Europako Sistema Orokorrak kondenatu ditu errefuxiatuak eta etorkinak isolamendura eta heriotzara.

Isolamendua=etsipena.

Etsipenaren sendagaia: elkarretaratzea eta duintasuna exijitzea da.

Itziar Morenoren aldeko ahalegina isolamendu unibertsalaren politikari aurre egitea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.