Zuzendariari

Ez ditugu ahaztuko

2011ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Oraingo abagune politikoan, munduko hainbat tokitan intsumisioaren garrasiaren oihartzuna dabil: herrialde arabiarretan, zenbait hiritako plazatan, Madrilgo Puerta del Solen... Baina guk gogora ekarri nahi dugu, Jon Erezuma eta Joan Carles Monteagudoren hogeigarren urteurrenean, urte askotan existitu den izan daitekeen intsumisiorik handiena, norberaren bizitza arriskuan jartzen duena: aberria eta askatasunarekiko maitasuna, funtsean Gizateriari maitasunaren adierazle den arrazoi inmaterial bezain handia.

Gauza maitagarri ugari utzi zuten bidean: etxea, familia, adiskideak, lagunak, lana, karrera itxaropentsuak, herria... Eta baita ere mendi maitatuen airea, sehaskatzat izan zituzten paisaia ederrak eta hainbeste amets elikatu zituzten ibilitako bideak. Badira ahaztu behar ditugula esaten duten ahotsak, badira gaitzetsi, ezetsi, errefusatu eta legitimitatea kendu behar diegula esaten dutenak.

Hori, lurraren sustrai irmoarekin, itsasoaren uhin hautsien indarrarekin, bihotzak argitzen dituen eguzkiarekin, desioak pizten dituen sugarraren distirekin egitea posiblea balitz bezala. Hori, hormak zeharkatzen dituen bertso zaurituekin, ixiltasuna arrakalatzen duten irrintziekin posiblea balitz bezala. Hori, kontzientziak zulatzen dituen herriaren kontzientziarekin posiblea balitz bezala, justizia exijitzen duen ahotsen oihartzuna, memoria eskatzen duen gogoa ez entzutea posiblea balitz bezala. Ez ditugu ahaztu eta ez ditugu ahaztuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.