ZUZENDARIARI

Ez dakizu sufritzen

Arrigorriaga.
2015eko urriaren 2a
00:00
Entzun
Hori aurpegiratu zidan lankide batek. Sufritzea eredu du, antza, lagunak. Sufritzen dutenek soilik merezi dute begirunea. Ondo dagoenak, bizitza errazegi suertatu, eta ez du halakorik merezi. Erlijioak ere paradisuaren zilegitasuna eta lehentasuna eman dio gizaseme gaixoari. Aspaldiko kontuak.

Unicefek eta beste hainbat elkartek mezu antzekoa leporatzen digute. Umeak zein ahulak diren gogoratuz. Eta nagusi bihurtzean bost axola. Siriatik ihes egin nahian bizitza galdu eta Greziako itsasertzean agertutako umearen argazkia adibide.

Nekatu egiten nau honek guztiak. Sufrimendua merezimendu bezala ikustea delako sufrimenduaren beraren sorterri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.