ZUZENDARIARI

Ez da kasualitatea

Lekeitio.
2017ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Igaro dira final laurdenak, baita azkar igaro ere. Txapelketak egin du Baigorritik Tolosara arteko bidea eta puntuen ondorioz pasatu du galbahea txapelketak. Aurten651.5 puntu izan da zenbaki preziatu hori, aurrera edo atzera egiten duzun argitzen duen muga. Baina utzi ditzagun puntuak alde batera.

Nahiz eta gero eta neska gehiago topatzen dugun oholtzetan, esan dezakegu egungo bertsolaritza gizonezkoen ikuspuntutik dagoela definitua. Baina aurtengo txapelketak eskema guztiak hautsi dituela esango nuke. Alaia Martin irabazle Baigorrin, Jon Martin irabazle Seguran baina Nerea Elustondok bigarren postua lortu zuen, Oihana Iguaranek lortu zituen puntu gehien Leitzan, Zallan Miren Amurizak, Zumaian, berriz, Nerea Ibarzabalek, beraren atzetik Nahikari Gabilondok eta Miren Artetxek puntu berdinekin jarraitu ziotelarik.

Puntuek ez dute dena esaten, baina asko esaten dute aldi berean. Sei saioetatik lau neskek irabazi dituzte, eta txapelketa hasi duten hamabi nesketatik bederatzik egin dute aurrera. Zerbait aldatzen ari dela esan genezake? Esan dezaket ez dela kasualitatea eta ikusten ez den lan handi bat dagoela bertsolari bakoitzaren atzean, eta aurtengo honetan ere erakutsi dutela. Ez dezagun ahaztu 2009an lehen aldiz Maialen Lujanbiok jantzi zuela txapela eta 2013an ere buruz burukoa lehiatu zuela Amets Arzallusekin. Ez dezagun ahaztu Bizkaiko Txapelketako azkenengo bi finalak parekideak izan direla, eta ez dezagun ahaztu gero eta neska gehiago ari dela bertsolaritzaren munduan lehen pausoa ematera ausartzen.

Hortaz, txapelketa nagusiaren nondik norakoak ikusita eta bertsoaz gozatzen jarraitzeko itxaropenarekin, zenbat emakume izango dira Amets Arzallusekin batera BECeko oholtzan datorren abenduaren 17an?Egin apustu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.