Alemaniak atea ireki du, presio gogorren ostean, Europako Batasuneko beste herrialdeek Leopard 2 tankeak Ukrainara bidali ahal izateko. Bereak ez ditu bidaliko agian, baina besterenak bidaltzea utziko du. Berez Alemaniaren baimena behar baita hark ekoitzitako tankeak beste herrialde batera lekualdatzeko, baina Ukrainara bidaltzeko eragozpenik ez dutela jarriko jakinarazi du Berlinek.
Egur gehiago sutara, beraz. Gerra betea. Litekeena da horrek alde erabakigarria eraginea Ukrainaren aldera, baina ezin daiteke jakin Errusiaren erantzuna zein izango den. Vladimir Putinen hurrengo mugimendua are gogorragoa izan liteke.
ZUZENDARIARI
Ez baina bai, Leopard 2 tankeak Ukraina aldera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu