Urtebetean EAEn 75 lagunek eskatu dute eutanasia bidez hiltzea, eta horietatik 25etan gauzatu da. Eutanasiaren gaia nire adinekoen artean aipatzean errezeloa nabari dut sarritan, eta beren kultura-ereduz kanpoko zerbait bezala begiratzen diote. Holakoetan, umetan gure herrian (Alegia) zen ohituraz hitz egiten diet. Tarteka izaten ziren heriotza mingarri eta luzea izaten zutenak eta inoiz kaletik ere entzuten ziren haien garrasiak. Holakoetan herritarrek etxez etxe dirua biltzen zuten elizan meza ateratzeko, Jaungoikoak lehenbailehen eraman zezan. Alegia, eskatzen zitzaion, biziaren jaun eta jabe zen hari, heriotza aurrera zezan. Orain medikuei eskatzen diegu, eta doan. Uste baino lehenagoko tradizioa du eutanasiak gure artean.
Nik aspaldi sinatu nuen aurretiazko borondateen akta, eutanasiaren kasua ere barnean duena, azken orduetan Jaungoikoaren erabakiaren zain egon gabe.
ZUZENDARIARI
Eutanasia libre Jaungoikoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu