ZUZENDARIARI

Euskarexit baino, euskal hiztunen eskubideak

Gernika-Lumo.
2016ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarreko ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak igaro ondoren, ondoko ideiak eta sentimenduak plazaratu nahi ditut euskararen inguruan esandakoen eta ikusitakoaren ondoren.

Euskal hiztun modura zuzenduko natzaizue. Izan ere, bizpahiru bizipen partekatu nahi dut, euskaldun gisa baztertuta eta bigarren mailako herritar sentitu izan bainaiz sarri askotan. Horregatik, gertatu ez baina garraztasunez eta lotsagabeki aipatu diren adibide injustuen aurrean, nik Euskal Herriko edozein plaza zein administraziotan bizi izandakoak azalduko dizkizuet.

Ohiko egoera baztertzaileak euskal hiztun guztiek azalean zein ariman nozitu ditugu, administrazioetan, oro har, ez baitago euskaraz aritzeko eskubidea bermaturik. Eta halako egoera negargarriak, Osakidetzan, justizia administrazioan edo polizia desberdinen aurrean pairatu ditugu. Jakina, elebidunak gara eta beti dago gaztelaniaren irtenbidea, euskarexit-a alegia.

Baita ere diot euskaraz ikasteko aukera izan dudala, hasi legala ez zen ikastolan, ondoren institutuan eta, amaitzeko, Euskal Herriko Unibertsitatean. Baina nahiz eta ikasketa guztiak euskaraz egin, eta unibertsitatean Euskara Zientifikoa moduko ikasgaiak gainditu, hori ez zen nahikoa euskaradun herritar jantzia izateko. Ondorioz, EGA agiria behar genuen, funtzio publikoan aritzeko alegia. Hizkuntza gaztelania izan denean, ez didate titulurik exijitu erkidegoko administrazioetan lan egiteko.

Beste adibide bat. BEC, Euskadiko instituzio publikoek finantziatua. Ateak ireki eta non aurkitu genituen seinale guztiak elebidunak, bai, baina gaztelaniaz eta ingelesez. Oraintsu, Eusko Jaurlaritzara joan ginen ziurtagiri pertsonala eta garrantzitsua eskuratzeko asmotan. Ez zegoen funtzionariorik prozedura hori euskaraz burutzeko. Hurrengo egunean bertaratu ginen berriz. Egoera berdintsua izan zen, eta zerbitzuko nagusiak burutu behar izan zuen tramitea. Eta halakoak, zenbat eta zenbat.

Bidezkoa eta legezkoa delako, guztien eskubideak bermatu behar dira. Horregatik, zerbitzu publikoa eta arreta zuzena ematen denean herritarrei, euskaraz dakien eta hizkuntza honetan erabat trebea den behargina izan behar du aurrean. Hori ulertzen eta onartzen ez bada, ez dago euskal hiztunen eskubideak bermatzeko asmorik eta, are gutxiago, helbururik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.