Kaleak hartuko ditugu Iruñeko Euskalgintza osatzen dugun eragileok, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko. Bertan izango gara euskaraz bizi, hezi eta lan egin nahi dugun guztiok. Maiatzaren 16an, 18:00etan, Sarasaten egingo dugun manifestazioan parte hartzera dei egiten diegu euskaltzaleei. Nafarroan euskararen egoera tamalgarria da, jasotzen dituen erasoez gain, euskaraz ikasteko eskubidea ukatzen delako, behin eta berriz. Iruñean haur eskolak euskaraz izateko eskubidea ere ez da bermatzen. Hori salatzeko, manifestazioak, elkarretaratzeak, sinadura bilketak, helegiteak... egin ditugu. Egoeraren larritasunaren aurrean, jarrera aktiboa eskatzen diegu Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eta berauek osatzen dituzten alderdiei: Euskarazko haur eskolak nahi ditugu auzo guztietan.
Euskarazko haur eskolak Iruñeko auzo guztietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu