ZUZENDARIARI

Euskarazko fikzioa eta bikoizketa

Xabier Alkiza San Marcelo, Iñaki Beraetxe Illarreta eta Monika Erdocia Castillejo.
2019ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Zupiria sailburuak joan den abenduaren 10ean, Eldiario.es-en emandako elkarrizketan, gure lanbideari buruz esandakoei erantzuna eman nahi genieke idatzi honen bitartez.

Kazetariak ETB1eko audientziez galdetuta, Zupiria jaunak euskarazkoirratia aipatzen dio, eta irratia EITBkoa denez, ba... Ez, bada! Nahi lukete ardura horiek dituztenek Euskadi Irratiko entzule guztiek ETB1 ikusiko balute, baina ez dute egiten, ez baitago orotariko kalitatezko programaziorik euskaraz.

ETB1en falta den generoa, fikzioa, erruz eta ugari ETB2n gazteleraz ematearen arrazoiariez dio argi askorik eman sailburu jaunak oraingoan ere, non eta ez den gaztelaniaz emititzen diren filmak bikoiztuta datozela esatea.

Gazteleraz bikoizten du ETBk, FORTAren partaide denez, FORTA taldeari bikoiztea egokitzen zaion film guztien hainbateko bat. ETBk bikoizketa lehiaketara ateratzen duen ordu kopuruaren %25-30 gaztelerazko bikoizketa egiteko da, guztira bikoizten diren 140 ordu miserabletatik. Eta aipatu, estatu mailako lan hitzarmenak saihestuz, salneurri murritzenekin bikoizten direla, eskirol jarrerak bultzatuz.

Gazteleraz ari garenez, ETB2n, gazteleraz bikoiztutako 800 ordu baino gehiago ematen dira urtean. 800! Fikzioa! Euskararentzat hain garestia den hori.

Bikoiztaileen soldatak, orain 15 urtekoekin alderatuz, %40 jaitsiarazi ditu EITBko zuzendaritzak eta Zupiria jaunaren gestioak, ETBklana esleitzen duen Mixer enpresaren bidez, azken sei urtetan.

EAEn, erakunde publikoak dira murrizketak sustatzen dituztenak, kanpo kontratuetako langileen soldatetan zuzenean eraginez.

EITBk ez du inola ere babestu bikoizketa; ez indartu, ez eutsi. Kontrakoa egin du! Orduak murriztu eta lanaren baldintza artistikoak salneurri jaitsieraren truke gupida gabe sarraskitu!

Bide batez, sailburuak aipatzen du gazteenekin eta bikoizketarekin zerikusia duen programazioa, ETB3n ematen den hori. Inoiz baino ikusle gutxiago du, ordea, edukien eskasia dela-eta.ETBk, euskal herritar gazteenekjarraitzen dituzten erreferentziak eskainiz, beren espektatibak asetzen omen ditu, sailburuaren aburuz. Zeroikusleko audientziak ematen dituen kate horrek? Begi bistakoa da ezetz.

Sailburu jaunari egoeraren berri eman zaion bakoitzean, bikoiztaileok bere ahotik jasotako hitz bakarra «ez» izan da.

Dagoeneko argi dugu ez zaigula azalduko, azalpen ekonomikoa gezur hutsa baita,hamarkadatan egindako lana eta sortutako esparru profesionala desegiteraino zergatik eraman den, inolako gupidarik gabe bertan behera zokoratuz.

Euskaltzaindiaren beraren hitzetan, bikoizketakhizkuntza gutxitu bati egin diezaiokeen ekarpena «erraldoia» da. Bada arbuiatu egin da, edonolako aitzakia merkeak erabiliz.

Ez, Zupiria jauna!ETBk euskararen telebista behar du izan, euskal nazioaren telebista! Eta horretarako, nahitaezkoa da fikzioa euskaraz!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.