Altsasuko EHEko kideok, ezabatu eta euskaraz bizi ekimenarekin bat egin, eta Euskal Herriarentzat arrotza den paisaia linguistikoa kolorez zipriztintzera atera ginen iragan azaroan. Foruzainek identifikatu gintuzten, eta, bi hilabete beranduago, isunekin etorri zitzaizkigun. Foruzaingoari euskaraz egitea desobedientziatzat hartuz, 150 euroko bi isun jarri zizkiguten, eta zirkulazio seinaleak eraldatzeagatik, berriz, 3.000 euroko beste bi. 6.300 euro euskaraz bizi eta horretarako ahalegina egiteagatik. Hori al da gaur egun euskaldunon hizkuntza eskubideak aldarrikatzeak balio duena?
Zentzugabekeria horren aurrean, judizialki hartu beharreko neurriak hartzen hasi ginen. Desobedientziagatik jarritako isunak bertan behera utzi baitituzte. Hala ere, 6.000 euroko isunari aurre egin behar diogu. Otsailaren 9rako epaitegira deitu gaituzte. Gu gure pentsamolde eta jarduna berrestera joango gara. Euskarak menpeko izaera politiko eta soziala duelako oraindik ere bere lurralde osoan. Epaitegian euskaraz bizitzearen hautua aldarrikatzea dagokigu, eta zuei euskaraz bizitzera gonbidatzen zaituztegu. Euskaldunak gara, eta harro gaude!!!
ZUZENKETA: Lodosako Ibaialde ikastolari Gipuzkoako Foru Aldundiak ikastola publikoetako ikasle bakoitzeko euro bat emango diola argitaratu zuen atzo BERRIAk. Ordea, Ikastolen Elkartea osatzen duten ikastoletako ikasle bakoitzeko emango du euro bana aldundiak. Barkamena Ikastolen Elkarteari eta irakurleei.
Zuzendariari
Euskaraz bizitzen saiatzea=6.300 euro?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu