Zuzendariari

Euskararik gabe, Euskal Herririk ez

Donostia.
2013ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Egunotan, hainbat egunkaritan «La insuficiencia del nacionalismo lingüístico»izeneko artikulua sinatu du Tomas Urzainqui abokatu nafarrak. Bertan abertzale askok hizkuntzari ematen diogun garrantzia erlatibizatu egiten du egileak, afera linguistikoa bigarren maila batean utziz, gertaera historikoen mesederako. Estatalismo historikoaren aldeko hautua nazioaren mamia baztertuz, alegia.

Urzainqui bezalako erdaldun batek nekez uler dezake nazio euskaldunaren kontzeptua, komunitate etnolinguistikoaren garrantzia.

Ez du igartzen euskarak Nazioa egiten gaituela, kontzientzia nazionala ematen digula. Hitz egiten duguna garela, esaera zahar alemanak esaten duen moduan. Eta euskal estatua lortzeko bidean hizkuntzak erabateko eragina duela. Izan ere, ez dut nik inongo zalantzarik Euskal Herriko biztanleriaren %90 euskalduna izango balitz bihar bertan independentzia lortuko genukeela.

Tamalgarria Urzainquik, Nabarraldek eta —orokorrean— nafar nazionalistek gure hizkuntzari ematen dioten garrantzi eskasa.

Gure historia ezagutzea beharrezkoa da, baina euskara da Euskal Herriaren bihotza eta mamia, gure Herriari izena eta izana ematen diona. Biharko euskal estatuaren oinarririk sendoena, zalantzarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.