ZUZENDARIARI

Euskararen ordenantza ezin bete Atarrabian

2015eko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Euskararen Ordenantzak Udaletan euskararen erabilera behar bezala garatzeko omen dira. Jakina, horretarako Ordenantza ona egin ondoren, bete egin beharra dago. Atarrabiako Udalak Euskararen Ordenantza ona egin zuen. Honela arautu zituen langileen hizkuntz perfilak:

«Euren eginkizun nagusien artean herritarrekin harreman zuzena izatea duten plantilla organikoko lanpostuetan, maila edozein delarik ere, euskara jakitea derrigorrezkoa izanen da (B2 maila edo goragokoa). Plantilla organikoko A mailako lanpostuetan C1 graduaren ezagutza baliokidea eskatuko da; B mailakoetan B2 graduarena, eta C mailakoetan, gutxienez, B1 graduaren ezagutza baliokidea».

Hala ere, Atarrabiako Udalak deialdia egin du C mailako zerbitzu anitzetako ofizial izateko bost lanpostu betetzeko, plantillako langileei murriztutako oposizio-lehiaketaren bidez. Deialdi horretan euskara jakitea ez du kontuan hartu, ezta merezimendu moduan ere, nahiz eta C mailako lanpostuetan Euskararen Ordenantzak B1 graduaren euskararen ezagutza eskatu.

Atarrabiako Udala kritikatu nahi dugu horregatik. Ez du ezertarako balio Euskararen Ordenantza ona egitea, gero ez bada betetzen. Are larriagoa da afera, Atarrabian talde nagusia eta alkatetza duena EH Bildu dela kontuan hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.