Bilbo

Euskararen etorkizuna bermatu behar dugu denon artean

Sabino Muniozguren
2024ko abenduaren 3a
05:00
Entzun

Euskara formala eta batua egina dago, bere arima oso osatuta. Hala eta guztiz ere, euskararen etorkizuna bermatzeko, guztion mintzaria sartu behar dugu. Horrela zizelkatzen eta garatzen da hizkuntza. Oso garrantzitsua da adin guztietako eta leku desberdinetako euskalkiak jakitea. Horrek emango dizkigu gakoak etorkizunerako zein gure hizkuntzak duen norabidea sustatzeko. Hizkuntzak irauteko ikuspegi gizatiar eta antropologikoa azpimarratu behar da arbuiatu barik duen eboluzioa.

Hizkuntza bizirik mantentzeko baliagarria izan behar da lanerako, ikasteko, maitatzeko, haserretzeko. Euskara informala gure hizkuntzaren oinarria da. Dena den, gure, euskararen barruan baditugu bestelako arloak, eta horietako bat irainena ere bada. Hauek bizi ugariak dira, ederrak, kolore handikoak, eta euskaldunon ahotan gaur egun arte bizirik iraun dutenak. Toki gehiago beharko lukete gure eskoletan eta gure ikasgaietan. Gure altxor preziatuenetariko bat, benetako perla ederra baita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.