ZUZENDARIARI

Euskararekiko 'inplikazioa'

2023ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Eguberrietan Donostiako La Perla talasoterapiako webgunean zerbitzuen inguruko informazio bila, euskaraz inongo informaziorik ez zegoela ohartu nintzen. Hori dela-eta, kexa bat sartu nuen La Perlan. Era berean, horren berri eman nion Elebideri, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuari.

Kexa horrekiko Elebidek izan duen erantzuna onartezina iruditu zait. La Perlatik bidali dieten erantzuna bidali didate niri, hitzez hitz. La Perlak pandemiari botatzen dio errua. Pandemia, fundamenturik gabeko aitzakia. Eta Elebidetik aitzakia lotsagarri hau onartu ez ezik, ez dute arazoaren konponbiderik eskatzen/ematen. Ez dute inongo neurririk hartzen. Are gehiago, hilabeteko epean kontrakorik esan ezean, erakundeak emandako erantzuna onartu egiten dudala gaineratzen du, eta intzidentzia itxi egingo dutela.

Lotsagarria La Perlaren erantzuna, eta are lotsagarriagoa Elebideren jokaera, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua omen denarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.