ZUZENDARIARI

Euskaraldia galdu egiten da

2018ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Iritsi da Euskaraldia eta hor ikusi ditugu hainbat agintari eta erakundeetako ordezkari, argazkietan irribarretsu ekimena sostengatuz. Ez dakigu euren burua ordezkatzen duten soilik edo eta euren alderdiaren edo erakundearen izenean azaltzen diren. Sinetsi nahi dut ETBko arduradunek, adibidez, aintzakotzat hartuko dutela ekimenaren helburua, hots, euskararen erabilera bultzatzeaz gain euskaldunen hizkuntz jarduna errespetatzea eta euskaraz elkarrizketatzen duten hori ez dutela espainolez hitz egitera gonbidatuko: «Orain gaztelaniaz esango al zenuke?»...

Urteak dira EITBko zuzendariei eskatu diegula euskal hiztunei espainolezhitz eginarazi ez diezaieten. Gaur arte entzungor egin diete gure erreguei. ETB2ko berri-emankizunetan eta programetan gure herriko abeltzainak, baserritarrak, arrantzaleak, kaletarrak, ikastoletako haurrak espainolez hitz egiten entzuten ditugu ETBren eraginez. Hain zuzen, euskara suspertzeko sortu zen tresna.

Beraz, presta gaitezen Euskaraldiaren espirituak blaitu ditzan Euskal Herriko bazter guztiak, administrazio eta erakundeetatik hasi eta jendarte osoaren muineraino, zeren jakin badakigu hizkuntza bat galdu egiten dela nonbait Bizitzeko beharrezkoa ez bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.