ZUZENDARIARI

Euskaraldia ETB2n

2018ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Euskaraldian sartuta egon gara eta Lander Arretxek BERRIAn argitaratutako artikulu bat irakurri ondoren, iritzi artikulu hau idaztea erabaki dut. Idazlearen ustez, ETB2ren funtzioa berreskuratu behar da eta euskararen garrantziak bere lekua hartu behar du bigarren katean ere. Benetako elebidun bihurtu gaitezen, telebista publikoaren funtzioak lotura nabarmena eduki behar du euskararen ohiturekin eta erabilpenekin.

1986ko maiatzaren 31n jaio zen ETB2 katea. Garai hartan euskalduna izateko prozesuan zegoen arren EAE, Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen erdaraz egindako kate bat irekitzea EITBn. Sasoi hartan euskal nortasunen edukiak ikusleei eramateko arazo ezberdinak zeuden eta dinamika horren kontra borrokatzeko bide errazena hartu zuen gobernuak.

Gaur egungo datuak ez dira hain onak euskaldun izaera bultzatzeko. 1991n %22,3k euskaraz hitz egiten zuen. Gaur egun, berriz, %28,4k euskaraz hitz egiteko gaitasuna dauka eta erabiltzen du egunero. 1991n euskara zaharren ohitura zen eta 2016an gazteen arteko ohitura bihurtu da (%21,8 16-34 urte artekoen artean erabilia bazen ere).

Adituen arabera, gure aisialdian txertatu behar dugu euskararen erabilpena, euskara bizi dadin. Telebistaren kasuan, erdaraz egiten duten eskaintzak izugarrizko dimentsioa dauka. Gaur egungo gizartean lehia handia dagoenez, telesaio modernoagoak izugarrizko marketin kanpainarekin eskaintzen dituzte ekoizle handiek. Horren kontra borrokatzea alferrik izango litzatekeela uste dut.

Horregatik, euskaraz egindako edukiak hobetzeko inbertsioak egiteko beharra daukagu. Nire ustez, oso interesgarria izango litzateke ETB2n telesail ospetsuenak euskaraz ematea eta azpitituluak erdaraz jartzea. Aldi berean, euskaldunek berrietan euskaraz hitz egin beharko luketen bitartean, euskaraz zuzenean ematea eta ez erdaraz itzultzea. Neurri horiekin ETB2k urrats garrantzitsuak egingo lituzke kate elebidun bihurtzeko.

Horregatik diot Landerrek idatzitakoarekin bat natorrela garaiak aldatu direlako, eta gainera, euskara inplementatzeko neurriak ezberdinak izan behar baitira. Euskaraldia izugarrizko ariketa kolektiboa izan da, baina aldi berean euskararen erabilpena erakunde publikoetan aldatzeke dago gaur egun, bereziki ETB2n. Bestela euskararen bizia «hartu Antxon eta hor konpon» leloaren menpe biziko da betirako. Gainera, komunikabideen esku dagoenez egoera aldatzea ere, ETB2tik hastea benetan inportantea izango litzatekeela uste dut. Beraz, Landerrekin bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.