BERRIAko elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak euskara aipatu du «hizkuntza gutxitua» bezala. Errua ez da berea, termino hori beste batzuek asmatu baitzuten. Minority language, idioma minoritario, idioma minorizado, langue minorisée euskaratzeko, hizkuntza gutxitu asmatu zuten. Oso gaizki. Konnotazio ezin txarragoa dakar. Lessened language itzul liteke ingelesera, idioma disminuido espainierara. Jakina, gutxitu hitza polisemikoa da, zentzu asko dituela alegia. Hizkuntza gutxitua erran ordez, esan dezagun, garbi, gutxiengo-hizkuntza. Ez ahaztu frantsesez esaten dutena: minorité, minorisée, minable. Gutxiengoa, gutxitua, gutxiesgarria.
Zarautz
Euskara, gutxitua?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu