Zuzendariari

Euskara gure bizitzan

Abanto.
2012ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Euskaldunon bizitzan gai zentrala izan behar du euskarak. Egunero saiatu behar dugu ahalik eta espazio gehien ematen eguneroko jardueran. Askotan izugarrizko ezintasuna senti dezakegu, gustatuko litzaigukeen baino askoz presentzia publiko gutxiago daukalako gure hizkuntzak eta sarritan oharkabean gu ere eguneroko utzikerian eror gaitezkeelako.

Hala ere, pertsona orori ezin diezaiokegu ahalegin bera eskatu. Horretarako, ondo ezagutu behar ditugu gure esparruko ezaugarriak. Maiz beste askoren eredua jarraitzeak lagun gaitzake. Eredu iradokitzaile horiek inguruan baditugu, ez dago gaizki haiei begiratzea; haiek dituzten argitasuna eta kemena eredutzat hartuta, bidean agertzen zaizkigun trabak gaindi ditzagun. Era berean, ez dugu baztertu behar denon lana ezinbesteko ekarpena dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.