ZUZENDARIARI

Euskara ez da detailea

Donostia.
2016ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Euskara Euskal Herriko hizkuntza da. Askatasun gunea, batzuei gehien kostatu zaiguna izan da, beste hizkuntzekin alderatuz, eta bizitzako beste esparrutan ere bai, baina ez gara damutzen, euskara ez delako detailea.

Euskara ez genuke museoko hizkuntza izaterik nahi, edo, garai batean Latina ikasten zen bezala, eskolan bakarrik erabil dadin, horrexegatik noizean behin gogoeta egitea Euskararen berebizikotasunaz ondo datorkigu euskaldunoi. Guztiok baitugu ardura, herritar xumeongandik hasita arduradun politikoengana. Ikasi, gogoeta sakon egin eta erabili beharko baikenuke, askatasuna ere hartuz gozatzeko.

Bai, Euskara ez da detailea, euskaldunon hizkuntza baizik, eta Euskarak giza naturaz sakontzeko eskaintzen dizkigun argitasun islak gogoan izanik ere, aitzina egin genezake askatasunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.