ZUZENDARIARI

Euskara eta parlamentarismoa

Euskaltzain emeritua.
2014ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Osteguneko Harian sailean agertuttako bi artikuluez, komentario pare bat egingo nituzke: UEMAri buruzkoan esaten du teknikariak «Eusko Jaurlaritzak legez jasota dauka...». Legeak, ez Gasteizen, ez Oslon ez dituzte egiten —Francok bai, berak zuen ahalena— baizik eta parlamentuak. Ni ez naiz sekulan Jaurlaritzan egon, eta Euskararen Legea 1982/1O legea, hain zuzen EAJ eta EEren artean %eko 100 adostu genuen, erdia baino gehiago PSErekin eta neurri baten, baita ere UCDrekin ere. AP eta HBkontra agertu ziren, lehenak osoko zuzenketarekin eta, bigarrena, Legebiltzarra boikoteatzen zuelako.

Nafarroako euskararekiko lege egoeraz, ez zaio UPNri edota PSNri bakarrik kritikatu behar, nahiz eta borondate desberdinez aritu, baizik eta autokritika egin beharko lukete oinordeko batzuk, ez ordea, EAk. Gainera historia ez da hasten Ley Foral del Vascuence delakoan, baizik eta Madrilgo Gorteetan onartutako Amejoramiento lege organikoaren 9. artikuluan. Eta nork salatu eta kritikatu zuen 1982ko lege hori? Euskaltzaindiak soilik, neuk prestaturiko adierazpen batekin. Non izan ziren indar politikoek, indar armatua barne ? Distraituta, nonbait. Abertzaleak, bai, euskaltzaleak, ez hainbeste. Hortxe hasten da Nafarroako euskararekiko tragedia eta irabazlea Jaime Ignacio del Burgo. Eta Lege Organiko bat aldatzea ez da erraza.

Montesquieu eta parlamentarismoaren indarra ezagutu eta baliatuko bagenuke, ez ginen horrela izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.