ZUZENDARIARI

Euskara eta Administrazio publikoa

Zarautz.
2014ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Hauts ugari sortu du Donostiako udalak Euskara ez dakien bat 2016ko zuzendari izendatu izanak.

Ez da, ordea, Lizardiren hizkuntza gutxiesten duen Bilduko alkate bakarra; hortxe dugu, esate baterako, Pasaiakoa. Izan ere, lagun baten bitartez jakin ahal izan dut hango udalak kale garbiketarako hamabost lanpostu betetzeko deialdian hautagaiei ez zaiela eskatuko ezta oinarrizko hizkuntza eskakizuna ere; hain zuzen, zera irakur daiteke oinarrietan: «Hautagaiek ulertzeko ahalmen handiagoa izango du hitz egiteko baino»; beraz, susmo guztien arabera, aurki izango dituzte Pasaiako kaleetan euskaraz hitz egiten ez duten hamabost langile; eta susmoa, diot, zeren hango sindikatuen konplizitatearekin lehenetsi baita gaur egun lanpostu horiek betetzen dituzten langileen interesak beste ezeren gainetik. Nonbait, langile horien artean ez dago euskaraz ondo moldatzen denik.

Bi irakaspen eta galdera bat:

Irakaspenak:

1.-Ez dago uztartzerik lana eta euskara XXI. mendeko bigarren hamarkadan.

2.-Lehendik ere bagenekien posible zela administrazio publikoan euskara jakin gabe sartzea, horren adibiderik garbiena Ertzaintza da behin eta berriz salatu den bezala. Ez genekien, ordea, Bilduk agintzen duen udaletan ere antzeko zerbait gertatu behar zuenik. Mezu garden bat bidali du Pasaiako Udalak: «Zuek erdaldunok, lasai ibili, administrazio publikoan lan egin nahi baduzue ez duzue zertan euskara ikasi; halere, irekita dituzue ateak parez pare».

Galdera:

Ikusitakoak ikusita zertarako sustatzen jarraitu euskararen aldeko kanpainak, praxian udalak hain arduragabe jokatzen badu gure hizkuntzarekin?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.