Zuzendariari

Euskara Bilbon, Senegaletik

Alain Pitarque.
Bilbo.
2011ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
V. Munduko Jendeen Jaialdia ospatu da Bilbon, munduko musika eta dantza ikuskizunekin. Lerro hauek profitatu nahi nituzke antolatzaileek (Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Gentes del Mundo) euskarari emandako lekua salatzeko. Euskaraz eta gazteleraz dagoen egitarau liburuxka izan ezik, tarte bat ere ez da euskaraz eskaini. Web orria bera gaztelera hutsean dago, eta aurkezleek une oro gaztelera baino ez dute erabili. Nik ez ditut jaialdiko ikuskizun guztiak ikusi, baina antolatzaileei kritika hau egiteaz gain, bertan parte hartu duen euskaldun senegaldar taldea, Batu izenekoa, eta ASEMA elkartearen ordezkari izandakoa zoriondu nahi nuke. Zelako plazera SenegaletikBilboraino heldutako kantariak euskara hutsean entzutea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.