Periodikoa irakurtzen nengoela, Garbiñe Ubeda Goikoetxearen artikuluak atentzioa deitu dit (BERRIA, 2023-06-02). Euskara nola dagokeen, hau idazten zuen Arkupean atalean: «Imajinatu hor aurrean duzuna nik naizela eta parabariar 'ni' eta 'nik' nahastu ditudala. Benga, benga, dale! pentsatu gabe! Que badakit nola haserretzen zaren».
Agonia grekoz borroka da, eta medizinan erabiltzen da gaixoaren hil aurreko egoera deskribatzeko. Ez da heriotza, baina hortik dabil asuntua.
Ahalegin bat egin behar da euskararen alde, ni seguru nago bizi bada agian aldatuta zerbait izango dela. Gaur egun ez da egiten gure aitona-amonen garaian bezala. Ezta urrik eman ere.
Eta ez dakit lau kanal edukita telebistan nola ez den programa bat edo bi dedikatzen euskararen linguistikara, defektuak eta erroreak korrejitzeko. Nik hori eskatu egingo nioke Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari.
Helburua: euskal gaiztoa (jada gureaitona-amonek erabiltzen zuten termino hori) eta euskara garbia ondo bereiztea, eta erakustea euskara garbia. Erroreak korrejitzea.
ZUZENDARIARI
Euskara agonian dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu