ZUZENDARIARI

Euskaltzaindia eta euskalduntze berantiarra

Euskeraren Jatorria
2021eko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Orain dela ia zazpi urte, 2014ko irailean, ETBk eta Alberto Santanak Una historia de Vasconia dokumentala aurkeztu zuten Donostiako Zinemaldian. Urte hauetan gezur hori ETBn pilo bat aldiz eman dute, testu liburuetara zabaldu da, jendea baleko teoriatzat hartzen hasi da… nahiz eta horren atzeanez dagoen inolako ikerketarik, ez libururik, ez eskarmentuko aditurik, ez ezer. Telebistako muntaia hutsa izan da, euskaldunon diru askorekin egina, gure teilatuari harriak botatzeko.

Gainera, horretan oinarrituta, Baskoniako beste historia bat dokumental sorta osatu dute gure historia, mitologia eta kulturaren kontu pilo bat hankaz gora jartzeko, bereziki Joxemiel Barandiaranen eskolakoek berreskuratutako guztia: mitologia, matrilinealismoaren aztarnak... Adibide asko eman litezke, baina, adibidez, erromatarrak etorri arte euskaldunok ia ez genekiela zer zen arrantza esateraino ausartu dira, nortzuei eta euskaldunoi, Santimamiñen baleak harrapatzeko orain dela 9.000 urteko arpoi bat topatu denean, erromatarrak jaio barik zeuden garaikoa.

Dokumental hori eman zutenean euskaldunok pozoi hori gelditu behar genuen, errotik, baina ez. Hemen denok beste alde batera begira: EHU, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, euskal hedabideak... Mugitu ginen bakarrak Aitzol Altuna, Juan Martin Elexpuru, idazki bat sinatu zuten 30 bat lagun eta Euskeraren Jatorria izan ginen; baina guk ere behar zena baino gutxiago egin genuen, tamalez.

Euskaltzaindiak euskalduntze berantiarraren gezurra gelditu nahi izan balu, beste estrategia bat jarraitu beharko zukeen, liburu bat idaztea baino haratago. Benetan, gezur hori geldiarazi nahi al du?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.