ZUZENDARIARI

Euskaltelek euskaldunendako eskaintzarik ez ala?

Marisa Karasatorre eta, Rafa Stxez Muxika.
Bergara
2014ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Euskaltelek egindako eskaintzarik interesatzen bazaizu, erdaraz berba egin beharko duzu, ez duzu euskaraz egingo dizunik aurkituko eta. Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dugunondako euskal izena daroan enpresa batek eskainitakoaz baliatzea ezinezkoa izan zaigu. Bi egun eman dugu norbaitek euskaraz arta gaitzan. Alferrik. Ezinezkoa izan zaigu, nahiz eta betiere edukazioz-edo erdaraz egiteari uko egin ez diogun. Lehenengo egunean deitu eta kudeaketa euskaraz egin nahi genuela erdaraz esan behar eta gero, orduan ezinezkoa zela, eta beste ordu baterako hitzordua eman digute. Deitu omen digute, baina gu kanpoan egonik, berriro deitu diegu geuk. Euskaraz egiteko gauza diren guztiak lanpetuta ei zebiltzan. Erdarazkoak ez nonbait, eskaera gutxiago ote daukate ba?!! Deituko digutelakoan, inork ez digu deitu. Makinarekin egin behar izan dugu berba. Hiru minutu. Gero, beste hiru minutu. Halako batean, giza ahots bat. Telefonoguneko operadoreek ez digute euskaraz egin. Web orrian sartzeko eta handik egiteko. Ez, guk euskaraz arta gaitzaten nahi dugu. Bigarren egunean alferrik atzera ere. Euskaltelek ez digu eskaintzen duen hori euskaraz tramitatzeko aukerarik eman. Hiru dei. Azkenean, zentralitako operadoreak euskaraz (eta erdaraz ere bai) egin diogulako moztu egin digu. Berriro ere segidan deitu eta ea zer dela-eta moztu digun galdetzerakoan, erdaraz ziharduenean euskaraz erantzutea errespetu faltatzat hartu duelako. Euskara ageri denez temoso, fanatiko batzuen kapritxo bat besterik ez ei da ez-fanatiko toleranteentzat. Astelehenerako aukera eman digu; eskaintzaren epez kanpo. Ez dugu nahi. Euskal Herrian euskaraz egin nahi dugun euskaldun temati,edukazio bareko etanazionalista espainol ez direnekin ei dauka Euskaltelek arazoa. Non daude EUSKALtelek kontratatu beharko lituzken operadore euskaldunak? Euskaldunon diruak ez du berdin balio? Ez ote da euskaldunok behingoz planto egiteko ordua? Elebidun edo eleaniztunak izanik ere, Euskal Herrian euskaraz egin nahi dugu gogoak ematen digulako, eta kitto. Eta euskaraz ikasten diharduten ikasle horiek guztiek eurek, besteak beste, plus bat badutela elebakarren aldean sinets eta eska dezaten; bai Euskalteleko bezeroekin bai Donostiako autobus bidaiariekin jarduteko, baita edozein lanpostutan jarduteko ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.