ZUZENDARIARI

Euskalgintzaren gaineko zurrumurru neonaziak

2023ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Unai Apaolazak halaxe bota du 'Berria' egunkariko artikulu batean, 2023ko irailaren 23an: «Euskalgintzan zabaltzen ari da Ordezkapen Handiaren marko neonazia». Baina artikulu guzian ez dago froga, datu edo zehaztapen bakar bat ere. Zer diskurtso da hori? Euskalgintzako zer eragilek bota du? Non eta noiz? Hala, ez dago aukerarik datuak egiaztatzeko, ez dago aukerarik defentsarako, ez dago aukerarik ideia horri arrazoia emateko edo kontra egiteko. Baina susmoaren itzala zabaldu du. Frogarik gabeko zurrumurruak zabaltzeak ez du zerikusirik kritika politikoarekin. Naziez ari garela, gogora ekartzen ditu Goebbelsen propagandaren printzipioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.