Zuzendariari

Euskaldunak ez gara normalak

Errenteria.
2014ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Erdaldunen helburua normala izatea da. Guretzat, euskaldunontzat, normala arrunta da; arrunta izatea, ordea, ez da gure helburua, berezia izatea baizik. Alde nabaria dago! Uztar ezina. Gezurra badirudi ere, ñabardura hori da giltza, haiengan gehien bereizten gaituena, oinarrizko ikuspegia baita hau. Normal helburua, zoru etikoa bezalakoa da, muga bat, baina ez da zorua zoru azpikoa baizik. Lehenik, haien ulermen muga eta gero beste guztiena baldintzatzen duena. Eta ez dute aldatu nahi, ez dute ikasi nahi, eta arazo bilakatzen dira, arazoaren aurrean, arazoan itotzen baitira, konponbidea erdiesten saiatu ordez! Zuk zer izan nahi duzu heldua zarenean? Eta gehiengoaren erantzuna, nik normala izan nahi dut, besteak bezala izan nahi dut. Eta gu berezitasunaren bila, berezitasuna sortzen, berezitasuna helburu. Berezien, gizarte anitzean. Normala eredua helburu duen kulturaren xedea homogeneizazioa da, edo xedea ez bada, ondorioa da. Gureak bezala, berezia helburu duten kulturek, ordea, aniztasuna dute xede eta bere bizi bidearen ondorio. Hau da gure gatazkaren benetako muina.

Normal hitzak ez luke eduki behar lekurik gure buruan. Ikuspuntu murriztaile hori oso kaltegarria baita. Kontzeptu koldar horren inguruan eraikia dago gizarte ustel hau; marra bat egitea da, eta hortik kanpo daudenak, zokoratzeko estrategia. Ziur eugenesiarekin zerikusia duela. Talde estrategia koldarra da, arrunta helburu izanik, bereziari haztea eta osoki errealizatzea guztiz baldintzatzen diolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.