ZUZENDARIARI

Euskal kirolariok, geure koloreekin

2022ko irailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Irailaren 17tik 24ra bitartean egingo dira Kirol Anitzeko 2022ko Europako Triatloi Txapelketak Bilbon. Euskal kirolariok uniforme rojigualdo espainiarra edo trikolore frantsesa janztera behartuak gaude, bestela deskalifikatu egingo gaituzte. Gutako askori iraingarria eta umiliagarria iruditzen zaigu hori. Euskal Herriko kirolariok geure selekzioarekin eta janzkera propioarekin parte hartu beharko genukeela pentsatzen dugu. Nolanahi ere, besterik ezean, bakoitzak bere klubeko jantziarekin edo nahi duenarekin parte hartu ahal izatea bermatu behar da. Eta lortuko dugu denon artean! Aldarrikapen honekin ados bazaude, sinatu, mesedez.

Gonbidatua zaude irailaren 15ean, goizeko hamaiketan Bilboko Itsas Museoaren plazan egingo den prentsaurrekora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.