Zuzendariari

Euskal Herriko txirrindulari biraz

Oiartzun.
2012ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Hainbeste albiste pasatzen zaizkigu begi eta belarrien artetik, eta gauzak ez zaizkit argi- argi geratu. Ez nekien zuzen zer zen afera. Euskal erkidego autonomoko hiriburuetan biltzeak izan zirela kulturari languntza galtegiteko, eta Donostia eta Gipuzkoako aldundiek languntzak eman ziezaietela, gainera jendartean sare bat sortu zela ere , bakoitzari euro bat eskatuz, eta dihardu hein ederra bildu zela. Txirrindularitzak arazoak ere bazituela entzun nuen. Egia erran, behar batetik sartu eta bestetik ilki zitzaidan albiste hau, ez nintzelako baitezpada kirolzale sutsu harietarik balinba, eta ere, kultur munduaren inguruko elkartarsunak pozez ase baininduen. Baina hobeki paratu nintzelarik albiste nahasmen horri, ohartu naiz dena gaizki ulertu nuela. Jendarte sarea eta Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren sos laguntzak ez zihoazela hain beharrezko den kultur munduko arazoei, baizik eta etengabe itotzen gaituen kirol munduari… Kaka zaharra!!!... Erromako enperadoreek zioten jendeari joko eta ogia aski zitzaiola agintarien menpe egoteko. Gaur ogi bideak estutzen ari dira, baina jokoek badute beti bere arrakasta.

Eta errealitatea horrela dela eta, ulerterraza da instituzioetan diren agintariek laguntzak eman ditzaten kirolari, boto-emaile gehiago kausitzen baita sail horretan, ezi ez, tamalez, kultur munduan…

Eta txirrindulari gaixo horiek herritarrek erakutsi duten sostengu hunkigarria, kalean sos eske dabilenari erakusten dute ere?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.