ZUZENDARIARI

Euskal Herriko Elizak erabaki behar du

2023ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Euskal Herriko Eliza asentatuta dago lurralde batean non euskara ezaguna den eta gutxiago erabiltzen den. Euskararen herria. Niretzat lurraldea ez da desagertzen euskara hiltzen bada. Orduan hartuko luke izena erromantzez erraten zena: Vasconia. Eta Vasconia lurralde askoz zabalagoa da, eta ahaztua badago ere, euskaldunak dira (euskalduna hemen vasco da). Baina hori gure errealitate nazionala da, fastidiatu samar dagoena hizkuntzari dagokionez. Vasconiakoek, jakina, ez dakite aspaldidanik euskaldunak direla ere. Hala ere, nik hemen gaur egungo Euskal Herria landuko dut, euskara bizirik dagoen lurraldea, baina minorizatua. Eta galdera bat egin nahi diet hierarkiari eta apaiz arruntei ere, kleroari, eta zera da, ea egiten duten euskararen alde. Momentu honetan oso inportantea da horrelako jokabidea izatea, horrelako apustua egitea Elizaren partetik. Nire iritziz. Euskara larri dago eta. Eta fedearen transmisioa ere, zeina trabatu egiten baita euskara gutxiesten bada.

2.- Elizaren betebeharra da berri ona zabaltzea, eta beti zabaldu da herrialde ezberdinetan kultura (literaturan herrialde askotan Elizakoa da liderra), beraz bertako kultura, hizkuntza batez ere, ikasten. Eta herrialdeetako kulturetan egoten dira sarri Verboaren haziak, eta horrek erraztu egiten du herrialdearen kristautzea. Mundu honetako handiek egiten dutenaren kontrako bidea, beraz. Erran didakete izan daitekeela nazio bat kolonizatua egotea eta bertako hizkuntza galzorian, baina bizirik oraindik. Orduan nola ebanjelizatu nazio hori arrakastarekin, bihotzetara iritsiz?

3.- Orduan estudiatu beharko litzateke ea nazio horrrek bizitzea nahi duen ala indiferente zaien. Euskal Herrian bizi nahi dugu. Maite dugu gure aurrekoen legatua, inportanteena hizkuntza dena. Eta hizkuntza minorizatua dago. Apaiz batek behin erran zidan gaztelania denok jakinda alferrik dagoela euskara. Baina nik galdetzen dut: bihotzetara iritsiko al dira gaztelania inposatuz gehiago? Ala zapaltzen gaituztenen bandoan daude? Eta horrek erran nahi du gorrotoak daudela.

4.- Nik behin baino gehiagotan idatzi dut elebidunak, hemendik aurrera, izan beharko ginatekeela, bata izango litzateke gure hizkuntza nazionala, lehena, logikoena euskara, eta bestea lingua franka bat. Eta diot lingua franca bat oraindik ez dagoelako erabakita zein izango den lingua franca amankomuna humanitate osoarentzat. Eta idatzi ere dut edukazio orokor oinarrizkoan elebitasuna dela aberasgarriena, konprenitzea linguistikan gehitzen duelako, kontrastearekin. Oinarrizko linguistika hobeto ikasten da.

5.- Beraz, eta nik uste dut garbi geratu dela, irakurleak ikusi duela. Bihotzetara iristeko elebitasun hori, lehenengo norberaren hizkuntza ikasiz, sustatzea dela; lehentasuna euskara izan beharko litzateke. Eta bada posible, eta Elizak ez luke zertan abandonatu euskara. Hauxe diot nik laiko bezala, eliztar euskaldun bezala. Euskara amarekin ikasi zuenak.

6.- Gero hor dugu zientzia fikzioa, eta guk ez dakigu hemendik bi edo lau belaunalditara nola egongo den humanitatea. Gero gerokoak. Ni oraingoa nabil aztertzen. Eta Eliza euskalduna euskaltzaleen alde ikusi nahiko nuke. Borrokatzen euskararen alde ez, lan egiten euskararen alde. Ni borrokekin leporaino nago. Mundua, nahiko nuke, nazio libreez eta lagunez osatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.