ZUZENDARIARI

Euskal Herrian

2023ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Garai batetik hona kantu bat etortzen zait oroimenera maiz. Eta honela dio koplak: Euskal Herri nerea ezin zaitut maite/ baina non biziko naiz zugandik aparte.

Psikosiarekin, ideia deliranteen trastornoa, nik asko sufritu dut, bakardade handiak sufritu ditut. Horregatik lagun egin ez didana (difamatu ere egin naute) ezin maite izan. Katolikoa naiz eta saiatzen naiz hala ere etsaiak maitatzen, konfesatu gorrotoa eta emendatzeko propositoarekin garbitu bekatu horretatik (hori gabe ezin barkatu daiteke bekatua). Okerra osatzen ahal da.

Kantuaren bigarren partearekin segituz, konfesatzen dut ezin naizela beste leku batean bizi, ez ezin materiala dudalako, edo polita delako Euskal Herria, ezta hemen egiten dudalako lan ordenadorearekin (harro nago nire filosofiarekin, filosofia kristauarekin). Kanpoan ere ahalko nuke, baina nekatuta nago mudantzak egiten handik eta hona eta hemendik hara. Beraz, kanpo santura hemendik. San Ignaziok zioena: desolazioan mudantzarik ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.