Zuzendariari

Euskal Herria: sozialisten putza

Gasteiz.
2014ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Argazki interesgarria utzi digute sozialistek Frantziako udal-hauteskundeen ondoren: Ipar Euskal Herrian abertzaleekin oheratuz, eta Ipar Frantzian presidenteak lehen ministroa gillotinatik pasata berria izendatuz, nor eta Manuel Valls, katalana jaiotzez, frantziar jakobino hilko dena, Ipar Euskal Herriari ezer ez emateko prest.

Espainiar estatuan ezinezkoa izan ohi da halakorik gertatzea: batetik, sozialistak eta Ezker Abertzalea zerrenda berdinetan joatea (Nafarroan ez dute akordiorik lortu ezta eskuina botatzeko ere); bestetik, emaitza txarrak direla eta, gobernuak bere goiburuak aldatzea. Dena den, espainiar sozialistek argi daukate abertzaleekin gobernu paturik ez dutela egin behar —eta lehenengoa bururatzen bazaie, Rubalcaba etorriko zaie hankak moztera—. Frantzian ez dago gai honetan koherentzia handirik: Frantxua Maitiak txalotzen ditu abertzaleekin lorturiko akordioak; lehen ministro berriak, ordea, esana zuen bere garaian euskaldunentzat ez zuela urrik ere emango, lurralde-elkargoaren aldarrikapenak ETArekin nahastuz.

Eta nahasketak nahaste, azkenean, nahaste-borraste: sozialistek ez dakite zehazki zertan dabiltzan. Eta Euskal Herria bi ipur-masail handien arteko putza besterik ez omen da eurentzat, Espainia eta Frantziaren arteko putza. Oraindik ez dago argi Iparraldean eurekin kolaboratu ahal dezakegun, baina argi dagoena zera da: Vallsekin ezer gutxi lortuko dugula, eta Hegoaldean, Rubalcaba badator, antzeko. Barcinari galdetu bestela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.