Zuzendariari

Euskal Herria eraman eta mundua ekarri

J. Zulaika eta F. Aznarez.
2011ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Beti da sasoi egokia brigada baten bidez beste herri bateko prozesua, borrokak, egoera eta abar ezagutzeko eta geure herrikoa beraiei lehen eskutik helarazteko. Baina aurtengoa berezia delakoan gaude, munduko hainbat bazter pil-pilean daude; baita Euskal Herria ere: ez da txikia Euskal Herriaren lagunek bizitzen ari garen une politikoaren gainean duten jakinmina. Brigaden aurkezpenak inoiz baino gehiago ari dira egiten, eta iazko iraileko sarekada errepresiboa pairatu eta gero, (Walter, Gabi eta Unai, ongi etorri!) kide eta laguntzaileen jarrera eta konpromisoa nabarmendu behar dugu. Horri esker, aurten ere herritar ugari brigaden ontzira igoko da. Munduan zehar anitz dira ikasteko eta elkartrukatzeko ditugun ikaspenak, eta aurtengo brigadetan horretan sakondu nahi dugu: brigadistak esperientziekin lotu eta geure herrira ekartzea: Argentinan edo Uruguain memoria historikoaren lanketak, Bolibian edo Venezuelan demokrazia parte hartzailearen oinarriak, Argentinan edo Venezuelan sistema produktibo alternatiboak: lantegi errekuperatuak, langileek sortutako kooperatiba horizontalak eta abar trasnazionalei jatorrizko herriek nola egiten dioten aurre Mexikon, eta, jakina, erresistentziaren ikur den Palestina bertatik bertara ezagutuz. Adibide praktikoak, Euskal Herrian mahai gainean dauzkagun erronkei aurre egin ahal izateko. Brigadek prestakuntza eta elkarren arteko trukaketa eskaintzen dute. Denon artean herrion etorkizuna marraztu dezagun, herrion mundua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.