A zer zalaparta pizten ari den Pirinioetatik behera, edo hori sinetsarazi nahi digute, behintzat. Liskarrari, errietari, kimera esaten diote Nafarroa Beherean, eta hori da Espainia: konponbiderik gabeko kimera.
Egoera nahasi honetan asko dira Estatuaren berregituraketa egiteko abagune aproposa dela uste dutenak. Bigarren, benetako trantsizioaren aukeraz ari dira. Espainia salbatzeaz, finean.
Benetako partida Europan jokatzen ari da. Hor ematen ari da trantsizioa. Europan eta orain ari da jokatzen egituraketa politiko berria. Baita Euskal-nafarroan etorkizuna ere. Zertarako nahi dute Europan oraingo Espainia? Eta Euskal-katalanen kargu txukunago jarriz gero? Espainia beti izango da Espainia. Apaindu eta gero ere bai.
Zuzendariari
Europa da erronka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu