Zuzendariari

Eurek jakingo dute zergatik

Bermeo.
2011ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Kaikuko zuzendaritzak bazekien estropada hasi orduko Espainiako federazioak ez daukala dirurik; beraz, ez zela estropada amaieran dopin kontrolik izango. Zergatik txanda bereko bigarrenari 27 segundo, hirugarrenari 44 eta laugarrenari 52? Eurek jakingo dute inork baino hobeto. Olinpoko jainkoek ere ez lukete igandean Kaikuk egin zuen balentriarik egingo. Zergatik?

Baina ez didate penarik ematen hirugarren geratu zenak (Hondarribia), ez laugarren geratu zenak (Pedreña). Horiek ere eurek jakingo dute zergatik Bermeo zigorrerantz bidali zuten epaile bakarrenarengana bidaliz inongo froga barik. Zorionak igandean Kaikuko tostetan izan ziren mutilei, ez zuzendaritzari. Eurek jakingo dute, inork baino hobeto, zergatik. Eurek jakingo dute zergatik dieten gorroto hori Bermeori eta Urdaibairi. Arazo honetan galduko duen bakarra kirola izango delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.