Etxe jabeak asaldatu egin dira, Espainiako Gobernuak onartu berri duen Etxebizitza legea dela eta. Alokairuen mugak, baina, inori eragitekotan, etxe jabe handiei, bankuei eta halakoei eragingo die. Bigarren etxebizitza bat izan eta alokairuan jartzen duenari, ez. Ongi etorria, beraz, eskubide izan behar lukeena negozio bihurtu duten horien espekulazioari frenoa jartzeko ahalegina.
Hauteskundeak hurbil daude, baina, eta Pedro Sanchezen ekimenari nolabait erantzun behar zion Alberto Nuñez Feijook. PP gobernura iritsiz gero, hipotekak ordaintzeko, hilean 750 eurorainoko laguntzak agindu ditu. Euriborraren gorakadak itolarrian jarri ditu etxea ordaintzen ari diren familia asko, hori egia da; baina, zehaztapen gehiago gabe, premiak eta ezinak zein diren argitu gabe, larri dabilenari eta lasai dagoenari etxea denon artean ordaintzea, hori desproposito bat da. Aberatsek, izan ere, ez diote PPren laguntzari uko egingo.
ZUZENDARIARI
Etxebizitza, nork berea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu