Zuzendariari

Etxebide

Eva Meñike.
2011ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Duela bost urte Etxebideren gutuna jaso nuenean poz handia hartu nuen, alokairuko pisua lortu nuelako. Baina hasieratik gauzak arraro hasi ziren, aurkezpenean Madrazok esan zuen igogailua garajeetaraino ailegatzen zela, nahiz eta gero ikusi genuen horrela ez zela. Ezkaratzak, ateak eta guztionak ziren zenbait gune ere egoera larrian zeuden. Administraria geuk ordaindu behar genuela esan ziguten, baina haiek aukeratutakoa. Ez merke, gainera; 75 euro hileko, gaur egun.

Hala ere, txarto zeuden gauzen berri eman genuen. Konponketak geuk ordaintzea erabaki zuten unilateralki, eta, gainera guri komunikatu gabe, geure administrariari esatearekin nahikoa dute haiek.

Administrariarekin harremanetan jartzea Alokabiderekin baino askoz zailago da oraindik, asteko bi egunetan arratsaldea librea hartzen baitute, eta bulegoa Bilbon daukate, eta ez gure herrian, Arrigorriagan.

Hori guztia salatzeko Alokabidera jo nuenean «mafia» batekin borrokatzen ari nintzela iruditu zitzaidan. Esan zidaten ez dugula eskubiderik administraria aldatzeko. Orduan, Eusko Jaurlaritzara jo nuen, eta, haiek ezer egin ezin zutela esan zidatenez gero, Arartekora jo nuen, eta ez dugu ezer lortu oraindik. Nork lagundu ahal digu orduan? Nora jo behar genuke? Zertarako daude erakunde horiek guztiak?

Benetan lotsagarria iruditzen zait guretzat lan egiten dutela uste diren erakunde horiek guztiek nola tratatzen gaituzten. Diru gutxi izateagatik lerdotzat hartzen gaituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.