Euskararen normalizazioa, etorkizunari begira, gure esku dago. Gure hizkuntzak eskura dituelako, iraun ahal izateko, mende askotako bilakaeran izan ez dituen tresnak. Etorkizuna, iraultza modura, gazteen esku dago. Bai euskararen arloan eta baita beste edozein arlotan ere.
Horretarako, 25 urtera arteko gazteen hizkuntz gaitasunak aztertzea besterik ez dago. Eta, esandakoa frogatze aldera, EHUko fakultateetan goi mailako ikasketak euskaraz egin ahal izateko dagoen proportzioa. Izan ere, EHUn mota denetako ikasketak gure hizkuntzan egin daitezke %50 inguruan. Ikasketa mota batzuetan, %100era hurreratzen da euskararen aldeko hautua egiteko posibilitatea.
Norbaitek pentsa dezake euskaraz egin ahal izan diren ikasketak horretan geratzen direla, egin ahal izate hutsean. Baina hori ez da horrela. Etxe bat eraikitzeko egin behar denaz konparaketa eginik, goi-mailako ikasketak euskaraz egin ahal izatea izango litzateke etxeko zimendua egiteko behar diren zapatak jartzearen modukoa. Litekeena da, zapatak jarri eta zimendua osatuz gero, dena bertan behera horrela geratzea, baina, uste ohi denez, berezkoa da zimendu horretan oinarrituz etxe osoa eraikitzea.
Gure hizkuntza unibertsitatera egiatan sartzea da zimendua egiteko zapatak jartzea. Oraingo oinarria ikusiko dugu, bai, fruitu eder bilakatua.
ZUZENDARIARI
Etorkizuna, gure esku
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu