Errefuxiatuak hartzeko sisteman ordena jartzeko, Suediako agintariak kontrol zorrotzak ezartzen hasi dira mugan». Albistegi goiztiarrenetatik gauerdiko eztabaida burutsuenetara immigrazioa berri. Etorkinak protagonista gure ongizatearen gizartean, eta, tamalez, gure zorigaitz ororen iturburu: lana kentzen digute, diru-laguntzak legez kanpo jasotzen dituzte, bortizkeria dute lege… Guztiak sistemari men egiten dion ezjakintasun eta errealitatearen begirada interesatuan oinarrituta.
Auziak elkar elikatzen duten bi alde ditu. Lehenik, etorkinak. Etorkinek ez dute bere haurtzaroko herria borondatez uzten. Kontrara baizik, herria uztera behartzen ditugu. Erabaki zinez arriskutsua onartzera kondenatzen ditugu. Arrazoiak, hamaika: herrialdearen egoera sozioekonomiko deitoragarria, amaierarik ez duen gerra odoltsua, diktadura basati ankerra…
Eta bigarrenik, gu. Gu geu gara aurreko egoera horien erantzule nagusi. Haien baliabide naturalak inolako lotsarik gabe ustiatu ditugu. Barneko gatazka eta gerrak sustatu ditugu, armen salmentak diru-iturri garrantzitsu izan direlako. Eta hori gutxi balitz bezala, diktadura txotxongiloak babestu ditugu, statu quo horrek kalte baino mesede gehiago egiten zigulako. Eta orain, odolkiak ordainetan. Baina ezin dugu horrela segitu. Bada garaia heldutasunez egoerari aurre egiteko. Bestela egoerak eztanda egingo digu, eskuin muturreko arrazakeria putzek xaxatuta.
ZUZENDARIARI
Etorkinak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu