Zuzendariari

Etiketak direla eta

Donostia.
2013ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Musika-talde baten itzulera dela eta, haien diskoaren aurkezpen ekitaldia egin berri da Miramar jauregian (Donostia), eta han izan nintzen; gonbidapenik gabe, hala suertatu zitzaidalako, pasatzen utzi zidatelako, jakin-minez, zergatik ez aitortu, taldea gustuko izan nuelako bere garai oparoan. Han izan nintzen, rok-musika taldekide horien aukerako lagunen artean: kazetariak, Donostiako hainbat musikari, sukaldariak, udal zinegotzi batzuk, eta bestelakoak… denak dotore eta pinpirin. Emanaldia hasita zegoela, arazo tekniko batek etenarazi zuen saioa, eta tarte hori ederki erabili zuten musikarien lagunek elkar agurtzeko eta bestelako hizketaldi arinetarako, horrek ezer txarrik esan nahi ez badu ere. Halako batean, nire belarri hondo-hondoraino sartu zen —mikroa ondo ez dabilenean egiten duen txistua baino gehiago— gonbidatu batek beste bati esan ziona; pozik zegoen ekitaldira bildutako lagun piloaz, eta «erositako prezioan» honelaxe salduko dut hemen: «¡Están todos los políticos del Ayuntamiento! Bueno faltan los de Bildu, que estarán pegados al quiosquillo del Bule sujetando alguna pancarta».

Horrelakoak zirkinik egin gabe eramateko umorea behar dela esango dit baten batek. Baina ez dakit horrelako komentario bat umorearen alorrean sartu behar den; bai arinkeriarenean edo, besterik gabe, ignorantziarenean.

Irakurleak atera ditzala bere ondorioak. Ez iezadazue honegatik etiketarik jarri, mesedez! Horretan indarrak alferrik xahutzen ditugu eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.