Nafarroako Parlamentuan, 2020ko maiatzean, gobernuko bozeramaile Javier Remírezek (PSN) esan zuen «ahal zuten guztia» egiten ari zirela ETB3ren seinalea Nafarroa guztira zabaltzeko. Egia esan, «ahal zuten guztia» izan zen Espainiako Gobernuari eskatzea, harena baita eskumena, eta haren ezetza jasotzea. Eta kito.
2021. urteko azaroan, Espainiako aurrekontuak onesteko negoziazioetan, EH Bilduk lortu zuen Espainiako Gobernuak hitzematea ETB3ren seinalea Nafarroa guztira zabalduko zutela 2022. urtea bukatu baino lehen. Euskaltzaleak poztu ginen berriaz, euskararen kontrakoek zalaparta sortu zuten...
Eta abuztura iritsi gara, eta ez dugu auzi honi buruzko berri gehiago izan. PSOEk hitza betetzeko asmorik ba al du?
ZUZENDARIARI
ETB3 Nafarroa guztian 2023rako?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu