Kamerari sinpatiko batzuek adierazpen batzuk egiteko eskatu didate Bilboko Kale Nagusian, ETB2ko arratsaldeko saiorako. Baietz esan diet, gustura asko, baina euskaraz erantzungo niela. Penaz bezala esan didate, saioaren jarraibideak jasotzen baitituzte, halabeharrez gaztelera hutsean izan behar duela. Ja ez die balio euskaraz eta azpitituluekin ere...
Egia esan, euskararentzat hain da kaltegarria ETB2ren iragazgaizte linguistiko izugarria, hain jasanezina euskararekiko bere hutsegitea, hain ezjakina Iparraldeko albisteez, hain desegituratua Euskal Herriaz, ezen onena, gutxienez, berehalako zuzendaritza aldatzea bailitzateke, bai eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua ere. Bestela, hobe ETB2 ixtea. Txakurra hilda, akabo amorrua.