Patxi Salaberri jaunak EITBren eginkizun zenbaitez izeneko artikuluan, zati txiki batean nik idatzitako EITBren erreforma... artikuluaren jarraipena, hor agertzen diren sei puntuak arreta handiz irakurri ondoren, aitortu behar dut ez dudala ulertu nora iritsi nahi duen.
Salaberri jaunak badu ETB2 hobetzeko edo aldatzeko edo desagertzeko puntu edo proposamen zehatzik? Izan ere, sarri askotan, azalpenak interesgarriak izan baitaitezke ere, zehaztasunik ez badago, ez dute laguntzen aurrera egiten; puntu zehatzak eta lorgarriak izan behar dira horretarako.