ETBn euskarazko edukiak indartzeko legez besteko proposamena aurkeztu zuen EHBilduk joan den urteko azaroan. Zoritxarrez, azkenik abenduaren 17an Eusko Legebiltzarrak onartu zuen testuan, desagertu egin zen jatorrizko idazkiko puntu zehatz eta neurgarri bakarra, alegia: «EITBk ETB1en eta ETB3n saio mutuak euskarazko saioekin ordezka ditzala».
Hemendik sei hilabetera programazio kontsolidatua, erakargarria eta euskara sustatuko duena aurkezteko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak EITBri. Baina nork eta zeren arabera erabakiko du programazio berriak euskara sustatzen duela, irizpide neurgarririk gabe?
Aipatutakoaz gain, beste irizpide zehatz eta neurgarri bat erabil liteke euskarazko programazioa indartzeko: EITBk ematen dituen film eta serie guztiak euskaraz izan daitezela (batez ere kontuan harturik jadanik 20 bat kanalek ematen dituztela filmak eta serieak gaztelaniaz).
Azkenik, alderdi politikoek ez lukete demagogikoki jokatu behar ETBren audientziak direla-eta: euskara noizbait itzuliko balitz ETBko ardatz izatera, argi dago audientziaren datu orokorrak jaitsi eginen liratekeela, euskara hizkuntza gutxitua izanik.
ZUZENDARIARI
ETB1etik eta ETB3tik saio mutuak ken ditzaten eskaera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu