ZUZENDARIARI

Eta orain Alfa?

Eibarko EH Bilduren bozeramailea.
2017ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Batez beste %10 da langabezia-tasa Gipuzkoan, datu kezkagarria da hori. Baina are kezkagarriagoa da Eibarkoa, %14,3, Gipuzkoako bigarrena Soraluzeren atzetik. Are txarragoa: azken urteotan Eibar beti egon da Gipuzkoako langabezia-tasarik altuena duten herrien artean. Eusko Jaurlaritzarena da lan-mundua eta industria eskumena, berea da planak eta inbertsioak egiteko ardura, baina ahaztutako eremuak dira Eibar eta Debabarrena osoa.

Eta orain Alfa? Euren etorkizunaren alde ari dira Alfako langileak. 800 langile zituen Alfak 2013an, 200 langile ditu orain. Gutxiago izan daitezke epe motzean Alfaren enpresetako bat ixteko erabakia hartzeko asmotan dabilelako zuzendaritza.

Egoera aztertuta, badakigu bideragarria dela Alfa; zuzendaritzaren esku dago Alfaren etorkizuna eta langileen baldintza duinak bermatzea; borondatea da behar den bakarra.

Aspaldi hasi zen deslokalizazioa eta desindustrializazioa Eibarren; horrek eragina izan du langabezian eta BPGan. Galera izan da lanpostuen kalitatean, eta baita herritar askoren eroste-ahalmenean ere.

Argi daukagu egoera hau iraultzea ez dagoela gure esku bakarrik. Industria erakartzeko mugak izan ditzake Eibarrek, baina puntako formazioa eta urteotako esperientzia daukagu eskaintzeko. Horregatik, Eskualdeko Berrindustrializazio-plana behar dugula uste dugu; eskualdean izan daitezkeen sinergiak landuz gero, asko eduki dezake eskaintzeko Debabarrenak. Horretarako, instituzioek elkarlanean, eta batez ere Eusko Jaurlaritzak, inbertsioak egin behar dituzte. Bitartean, bertan eraindakoak kanpora joaten jarraituko du; aberastasuna ez da herrian geldituko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.